24. KORRIKA

Korrika Txiki Ubiden

Ager Barragan 2026ko martxoaren 13a

24. Korrikaren hasikerea gero eta hurrago dago eta herriak hasi dira Korrikari ondoetorria emoteko prestaketak egiten. Bihar, hilak 14, Korrika Txiki ospatuko dabe Ubiden.

Arrastia 16:30ean hasiko dabe 24. Korrikaren pankartearen margoketeagaz. Ostean, 17:30ean herri jokoak egingo dabez eta ordubete geroago 18:30ean Korrika Txiki egingo dabe. Herritik korrika egin eta gero 19:00etatik aurrera otzarearen zozketea egingo da eta txokolate beroa egongo da hurbilduten diranentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!