BATZARRA

Goikogana alkartearen Batzar Orokorra

Ager Barragan 2026ko otsailaren 19a

Ubideko Goikogana Hirugarren Adinekoen Elkarteak bazkideentzako urteko Batzar Orokorra egingo dau jubiladuen egoitzan hilaren 20an, barikua. Lehen deialdia, arrastiko 18:00etan da eta bigarrena 18:30ean jubiladuen lokalean.

Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta quorumik ez badago bigarren deialdira, 18:30ean izango da.

Hemen batzarrean landuko diran gaiak. 
· 2025eko kontu ekonomikoen azterketea eta onarpena
· 2026an zehar egingo diran ekintzen aurkezpena
· Karguen barritzea
· Eskari eta galderak egiteko tartea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!