FRONTENISA

Ubideko Frontenis Txapelketan izena emoteko epea zabalik

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 9a

Martian hasiko da txapelketea eta sanjuanetara arte, orduan jokatuko da-ta finala, Ubide frontenis txapelketan egongo da murgilduta.

Parte hartzeako, hilaren 19ra arte, egongo da izena emoteko aukerea. Txapelketea bikoteka izango da eta inskripzinoa egiteko, 640 588 049 telefonora idatzi edo herriko tabernetako batera joan behar da. Partiduak astegoienetan jokatuko dira Ubideko frontoian, gomazko peloteagaz 22 tantura. Finala Ubideko jaietan jokatuko da, sanjuanetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!