JAIAK

Ubideko jaiak, arriskuan herritarren parte-hartzerik barik

Erredakzinoa 2026ko urtarrilaren 29a

Ubideko Jai Batzordeak herritar guztiei dei egin deutse jaiak antolatzeko. Antolatzaileen esanetan, herritarren inplikazino barik gatxa izango da jaiak aurrera eroatea.

Horretarako, batzarra deitu dabe zezeilaren 1ean, arrastiko 17:00etan, Ortuzarren. Bertan jaiak ospatzeko proposamenak landu eta antolaketan parte hartu gura dabenen ekarpenak jasoko dabez.

Deialdia adin guztietako ubidarrei zuzenduta dago, eta Jai Batzordeak nabarmendu dau guztien laguntzea beharrezkoa dala jaiak guztiontzako eta giro onean antolatzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!