UBIDESTROI 2026

Ubidestroi Trail 2026 lasterketetarako izen-emoteak

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 14a

Bihar, hilak 15, goizeko 10:00etatik aurrera zabalduko da aurtengo Ubidestroi Traileko lasterketak egiteko izena emoteko epea. Maiatzaren 28ra arte egin daiteke 30 edo 20 kilometroko lasterketetarako inskripzinoa kronoak.eus webgunean.

Maiatzaren 30ean egingo da aurtengo Ubidestroi Trail mendi jardunaldia. Antolakuntzeak lasterketa bi antolatu ditu, bata 30 kilometro eta 2.000 metroko desnibelduna eta bestea, 20 kilometro eta 1.000 metroko desnibelduna. Honeetarako izena kronoak.eus webgunean emon daiteke, maiatzaren 28ra arte edo 300 dorsalak agortu arte.

Parte-hartzaile bakotxak, inskripzinoagaz (30 edo 25 euro, lasterketearen arabera) lasterketearen kamiseta ofiziala eta talo bat jasoko dau egunean bertan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!