Abenduaren 24an helduko dira, beste herrietan lez, Olentzero eta Mari Domingi Ubidera. Baina aurretik, umeek ze opari gura daben jakiteko, gutunak batzean dabez eta aurten be, Ubideko umeek eurek eroango ditue gutunak basora. Bihar, zapatua, 16:30ean alkartuko dira plazan eta bertatik basora abiatuko dira gutunak aurrez aurre emotera.
Bueltea 18:00etarako egingo dabe herrira eta Ortuzarren, Antxo ta Pantxa pailazoek itxarongo dabez umeak. Pailazo bikoteak euren atzen ikuskizuna, Lurrazpitik, taularatuko dau Ortuzarren eta behin emonaldia eta barreak amaituta. Gaztaina erreak eta txokolate beroa egongo dira danentzako.
Olentzero eta Mari Domingiren egunean, abenduak 24, urtero lez Olentzeroren panpina egongo da herriko plazan eta 19:00ak inguruan, su emongo jako panpinari.