Enpreseak aitortu eban moduan, "benetako eskarira egokituteko" Ubidetik pasetan dan A/3712 zerbitzua ez da desagertu baina abenduaren 1etik aurrera, ez da Ubiden geldituten. Egoera honeri aurre egiteko Arabako Foru Aldundia eskaripean dagoan Otxandio-Ubide-Legutio autobus zerbitzua bultzatuten dabil.
Aitatu dan bezala, autobus zerbitzu barri hau eskaripekoa danez erreserbea egin behar da 945 18 20 60 telefonoan. Hori bai, egin gurako dan bidaiaren aurreko eguneko 20:00etara arte egongo da aukerea. Ordainketak dirala-ta, eskudiruz eta Bat, Barik eta Mugi txartelakaz egin ahal dira.