jantzak

Tio Teronen Semeak jantza taldea Ubiden egongo da bihar

Bea Azpiri 2025ko ira. 19a, 09:39

Bihar, hilak 20, Tio Teronen Semeak umorea eta jantza batzean dituan taldeak Ubiden eskainiko dau bere atzen lana Haurreskolari Ubiden.

Ikuskizun honegaz "eskolara bueltetan dira" jantzariak eta publikoa, eta mundu guztiak bizi izan dauanez eskola sasoia, barre egiteko, ondo pasetako eta orduko sasoia gogora ekarteko aukera ezin hobea da Ubidekoa.

Sinopsia
"Gure kuadrilla xelebrea ikastetxera bueltau da! Bertan, gure bizitzaren parte izan diran egoera eta doinuen bitartez, momentu ahaztuezinak bizibarrituko ditue. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu barri bat umorez eregiteko asmoz".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!