Oingo domekan, hilak 14, egingo da Ubideko Amexier Mendi Kirol Taldeak antolatutako Ubideko Bira mendi martxea. Ibilbide bi antolatu dira, norbere gogo eta egoera fisikoaren arabera egin ahal izateko. Ibilbide luzeak 20 kilometro eta ia 800 metroko desnibela dauka eta Olarre (736m) eta Oketatik (1.031m) pasauko da. Ibilbide laburrak barriz 12 kilometro eta 450 metrotik gorako desnibela dauka, hau Siskina (845m) tontorrera ailegauko da Olarretik pasau ostean.
Kasu bietan, parte hartzaileak 09:00etan urtengo dira Ubideko plazatik eta mendiaz gozatu ostean, bertan amaituko dira ibilbide biak. Heltzerakoan txorizo eta gaztai pintxoakaz eta sagardaoagaz egingo deutsee harrerea antolakuntzakoek.
Izen-emotea
Izena emoteko aukera bi dagoz. Gura dabenek eguenean bertan emon leikie izena, 08:00etan plazan. Holan eginez gero, helduek 10 euro eta 12 urtera artekoek 7 euro ordaindu beharko dabez. Izen-emotea aldez aurretik egiten dabenentzako barriz, merkeagoa da inskripzinoa. Izena kronoak.eus webgunean egiten dabenentzako prezioak honeek dira: helduentzako 7 euro eta 12 urtera artekoentzako 5 euro.