San Juan jaien ostean, ubideztarrek udako bigarren jaia ospatuko dabe bihar, hilak 22, madalenak. Egun bakarreko jaia izango da, baina egurditik gauera arte gozatutekoa. Jaia eguerdian hasiko da umeentzako jolas eta tortillen prestaketakaz. Tortillak danok batera jateko, bolalekuan ipiniko dira mahaiak eta bazkalostean bingo musikatu egingo da. Urtero egiten da arrastian lehiaketa kuriosoren bat eta aurtengoan, Makillaje Lehiaketearen txandea da. Musikea barriz, Pancho Balbuena mariatxiak eta Eingo taldeak ipiniko dau. Zelan ez, madelenetan ezin dira sardinak faltau eta aurten be egingo da sardinadea, txokolate beroagaz lagunduta.
Garagarrilak 22, martitzena
- 12:00etan, umeentzako jolasak.
- 13:00etan, mezea.
- 14:30ean, Tortilla Txapelketako aurkezpenak.
- 15:00etan, bazkari herrikoia bolalekuan.
- 16:30ean, bingo musikatua.
- 18:00etan, Makillaje Txapelketea.
- 18:30ean, Pancho Balbuenaren kontzertua.
- 20:00etan, sardinak eta txokolatea.
- 21:00etan, erromeria Eingo taldeagaz.