urtekerea

Artziniega bisitetan doaz Ubideko jubiladuak

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 14a, 10:07

Eguaztenean egingo daben urtekeran Artziniegako Museo Etnografikoa bisitau eta Amurrioko Abiaga jatetxean egingo dabe bazkaria.

Garagarrilaren 16an, eguaztena, Ubideko jubiladu eta pensionistentzako urtekerea antolatu dau Goikogana alkarteak. Izena emon dabenak 09:30ean hartuko dabe autobusa Ubiden eta Artziniegara joango dira, bertoko Museo Etnografikoan XIX. mende amaierako Aiaraldeako bizimodua zelangoa zan hurbiletik ezetuteko. Bazkaria barriz Amurrioko Abiaga jatetxean egingo dabe eta 17:00ak inguruan hartuko dabe bueltetako autobusa.

Artziniegako Museo Etnografikoak antxinako bizimodua, tresnak eta etxeak erakusten ditu dituan 17 erakusketa geletan zehar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!