Gaaur, hilak 20, hasiko dira Ubideko San Juan Jaiak eta lehenengo egunean, gure inguruan bakarra dan tradizinoari eutsita emongo deutsie hasikerea jai giroari, plazan zugatza altxauz. Horren ostean, bost egunez luzatuko diran jaiak hasiko ditue ubideztarrek. Herria girotuteko musikea, afariak, umeentzako jarduerak, kuadrillen arteko olinpiadak, jantzaldia, pelota partiduak, antzerkia eta abar luze bat egongo dira. San Juan bezperako sua be iziotuko dabe atzenaurreko egunean eta jaiakaz amaituteko, atzen trakea botako da martitzenean.
Bagilak 20, barikua
- 17:00etan, arbolaren bila.
- 19:00etan, arbola ipini.
- 19:30ean, Burrunba elektrotxarangea.
- 21:00etan, afari trukea.
- 22:00etan, kontzertuak: North Summer eta Lionels.
- 24:00etan, DJ MC Mera.
Bagilak 21, zapatua
- 11:00etan, puzgarriak.
- 12:30ean, Otxandioko Urduri jantza taldea.
- 17:30ean, Ubideko Olinpiadak.
- 21:00etan, herri afaria mozorrotuta.
- 23:00etan, Altxa Porru erromeria.
Bagilak 22, domekea
- 11:00etan, Buruarin tailerra.
- 13:00etan, Buruarinen kalejirea.
- 17:30ean, pelota partiduak: Emakumezkoen San Fermin Torneoa (Ados Pilota) eta Aurrekoetxea eta Emaldi vs Beitia II eta Erkiaga II.
- 19:30ean, kontzertua: Aire Ahizpak.
- 20:30ean, parrilladea.
Bagilak 23, astelehena
- 18:30ean, Pikor Teatro konpainiaren Atsoak dantzan antzezlana.
- 20:00etan, herriko gazteen jantza ikuskizuna.
- 23:00etan, sua.
Bagilak 24, martitzena
- Meza ostean, barauskarria triktixa eta panderoagaz.
- 17:00etan, Mus eta Briska txapelketa arina.
- 18:00etan, umeentzako jantzaldia DJ Kaktus.
- 20:00etan, atzen traka.
Bagilak 25-26, eguaztena eta eguena
- 17:00etan, eszenalekua desmuntatu.