mendia

Unai Intxaurraga eta Oihana Azkorbebeitiak jantzi ebezan txapelak Ubiden

Asier Abrisketa 2025ko eka. 3a, 10:50

Zeanurikoak eta Abadiñokoak irabazi eben 28K lasterketea eta 22K-n, Hodei Lujanbio eta Itsasne Urkiagak lortu ebezan lehenengo postuak.

Zapatuan, maiatzak 31, jokatu zan 2025eko Ubidestroi Trail mendi jardunaldia, lehiazko lasterketa bikotxagaz.  Batak 28 kilometro eta 2.000 metroko desnibela ebazan eta besteak 22 kilometro eta 1.200 metroko desnibela. Txapeldunak barriz, lau izan ziran osotara. 28K-n Unai Intxaurraga eta Oihana Azkorbebeitiak jantzi ebezan txapelak eta 22K-n, Hodei Lujanbio eta Itsasne Urkiagak.

Zeanuriko Unai Intxaurragak 2:57:31ko kronoa egin eban lasterketea burututeko eta atzetik izan ebazan Oñatiko Asier Alonso (2:58:23) eta Araiako Adrian Saenz de Arregi (2:58:34). Andrazko podiuma ostera Abadiñoko Oihana Azkorbebeitiak (3:32:58), Zarauzko Ane Mendizabalek (4:00:45) eta Iurretako Maitane Arkarazok (4:07:01) osotu eben. Andrazkoen lehenengo arratiarra barriz, Tamara Txikon izan zan hamargarren postuan.

22K-n, gizonezkoen podiuma Hodei Lujanbiok (2:18:35) burutu eban eta atzetik egon ziran Orozkoko Beñat Barbara (2:30:22) eta Durangoko Mikel Gonzalez (2:33:27). Andrazkoetan barriz, Itsasne Urkiagak 2:48:48ko denporea behar izan eban eta atzetik, Otxandioko Estitxu Azpitarte (3:19:50) eta Galdakaoko Oihane Alonso (3:22:20) heldu ziran. Lenehengo arratiarrak, Markel Ortuondo eta Joane Bilbao dimoztarrak izan ziran, seigarren eta bosgarren eginda, hurrengoz hurrengo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!