Oingo zapatuan, maiatzak 31, izango da aurtengo Ubidestroi Trail mendi jardunaldia. Aurten kirolarientzako eskaintzea handitu egin da eta nagusientzako lasterketa bi egingo dira. Batak 28 kilometro eta 2.000 metroko desnibela ditu eta besteak 20 kilometro eta 1.200 metroko desnibela. Horrezaz gainera umeentzako Ubidestroitxo lasterketea egingo da 17:00etan. Kirola egiteko bakarrik ez, herriko giroaz gozatuteko eguna izango da eta hau animetako puzgarriak, txosne eta taloak egongo dira goizez. 15:30etik aurrera gainera, elektrotxarangea ibiliko da herritik.
Ubidestroi Trail luzea 09:00etan hasiko da eta partaideek Arrikurutz, Oketa, Gorbeia, Arralde eta Eniabeko tontorretatik egingo dabe ibilbidea. Arraldeko igoereak stravako segmentu bat eukiko dau eta neska eta mutilen denporarik onenak egiten dabenek Jomak emondako zapatillak eukiko dabe sari. 10:00etan urtengo dira 20 kilometroko lasterketea egin behar dabenek.
Ubidestroitxo umeen lasterketea 17:00etan hasiko da plazan eta 1,6 km-ko ibilbide zirkularra dauka. Ubidestroitxo “Ubidestroi Trail taldeak defendiduten dauzan baloreak, gure ume eta gaztetxoen artean partekatu gura doguzalako; izan be eurak dira gure etorkizuna”. Ubidestroitxon parte hartzean daben guztiek sari bardina jasoko dabe, “danak dira irabazle” antolatzaileen esanetan.