Datorren eguaztenean ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingi etxez etxe opariak eroaten baina aurretik, bakotxak zer gura dauan jakin behar dabe. Horretarako Ubideko umeak basora joango dira zapatuan, abenduak 21, honeek topau eta gutunak aurrez aurre emotera. Horretarako, danak batera joateko hitzordua antolatu dabe herriko plazan, 16:30ean.
Olentzero eta Mari Domingi aurkitu eta gutunak entregau ostean, herrira bueltauko dira bertan antolatu diran ekintzakaz gozatutera. Ortuzarreko Gaztetxean batuko dira 18:00etan, izan be, bertan egongo da Walas magoa bere Osaba patxikuren etxe zaharra magia ikuskizuna taularatzen. Gero, gaztain erreak eta txokolatea zerbitzauko da bertaratutakoen artean.