Amexier mendi taldeak eta ZET Zarama Espeleologia Taldeak Ubideko Udalaren laguntzeagaz antolatu dabe astegoien espeolologikoa. Hasteko, barikuan, hilak 4, Jorge Gorosarri geologo gasteiztarrak Gorbeia inguruko kobazuloen inguruan egingo dau berba. Hitzordua 18:00etan da udaletxean eta sarrerea librea izango da.
Hurrengo egunean ostera, urri lehenengoan zehar izena emon dabenek bisita gidatua egingo dabe Urdoleta kobazuloko galerietatik. San Pedroko karst-ean dago kobazuloa, Gorbeia, Anboto eta Udalaitz artean.