azokea

Garagardao artisau eta musika artean ospatuko da Ubier

Asier Abrisketa 2024ko ira. 20a, 11:53

Scimmia ekoizle gasteiztarraren garagardaoak egongo dira, besteak beste, aurtengo Ubier azokan.

Baobeer, Garagart eta Scimmia garagardaogileen produktuak eta Magufada, Meison, Kohatu, BSRT Kolektiv eta I+D & Wary taldeen kontzertuak egongo dira zapatuan.

Ubidestroi Kirol eta Kultura alkarteak antolatutakoa da Ubider, Ubideko garagardao artisauaren azokea. Bihar, hilak 21, ospatuko da merkadua 17:00etatik aurrera eta arrastia girotzeko, Ubier edalontzi bat garagardao nok lehenago edan lehiaketea eta kontzertu eskaintza zabala egongo dira, soul, metal eta musika elektronikoa entzun ahal izango dalarik.

Garagardao artisaua Elgetako Baobeer Brewing-ek, Gasteizko Scimmia ekoizle eta Garagart garagardaotegi ibiltariak ekarriko dabe. Honeen produktu desbardinak egongo dira postuetan, hurreratzen diranek dastatzeko. Jana be ez da faltauko, Tic Tac Ñam foodtruck-a Ubiden egongo da-ta.

Garagardoaz gainera, musikea izango da Ubier jaiaren beste ardatza eta bost taldek eskainiko dabez kontzertuak. Magufada bersino taldeak, Meison eta Kohatu rock talde berriztarrak, BSRT Kolektiv musika elektroniko egileak eta I+D & Wary taldeek eskainiko dabez kontzertuak plazako oholtzan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!