Sonia Miguel yoga irakasle eta artista independiente ubideztarrak idatzi eta zuzendutako On film laburra grabauko da urri bigarrenaren 13an Ubiden. Natxo Montero jantzari eta koreografoagaz batera ekoiztuko da filma. Gainera, Igor Urrichi klarinete jotzaile eta musika ekoizlea eta Zuriñe Hidalgo abeslariak hartuko dabe parte proiektuan.
On film laburra, Sonia Miguelen esanetan, "gero eta zatituagoa dagoan gizarte baten indibidualismoagaz kritikoa dan proposamen artistiko izan gura dauan lana" da. Holan, hainbat disziplina buztartzen ditu, izan be jantzea, yoga, poesia, musikea eta bideoartea dira proiektuaren oinarriak. "Obra honek ikaskuntzaren alde egiten dau, guztion eskura dagozan adierazpen artistikoen bitartez, ondoizaterako bide moduan, aktibazino sozialaren eta parte hartzearen bitartez”.
Grabazino egunerako figuranteak eskatu ditue eta edonork emon ahal dau izena tatrak@tatrak.org helbidera norbere izena bidalita. Eskatzen dana, zuriz jantzita meditazino posizinoan egotea da.