Ubiden Mankomunidadeko kamioia pasauko da urri lehenengoaren 3an baztertutako gauzak batzeako

Bea Azpiri 2024ko abuztuaren 26a

Zeozer bota gura dabenek urri lehenengoaren 2an baino lehenago emon behar dabez datuak udaletxean.

Beren tamainuagaitik edota ohiko bideak erabiliz bota ezin diran hondakinak, -esate baterako, etxeko tresnak, altzariak, metalezko txapak, egurrak eta abar- jasoko ditu kamioiak. Gogoratu behar da hondakin honeek edukiontzien inguruetan, bide publikoetan edo orube edo lursail publiko zein pribaduetan ixtea galarazota dagoala

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!