Garagarrilaren 22an, astelehena, Madalena eguna ospatuko dabe ubideztarrek. Jaia eguerdian hasi eta "eguna argitu arte" luzatuko da herriko plazearen inguruan. Ospakizun erlijiosoa 13:00etan izango da, Madalena elizan, baina aurretik zein atzetik egongo da giroa Ubiden. Umeentzako adibidez, jolasak egingo dira 12:00etatik aurrera, bazkalordura arte.
Bazkaria bakotxak ekarritakoagaz egingo da bolalekuan eta bazkalostean, bingoa egongo da. Gero Pikante eta Bigote Txapelketak, La Jodedera talde euskal-kubatarra, sardinadea eta erromeria egongo dira, Lotxo taldeagaz. Hau amaituta, giroak txosnearen inguruan jarraituko dau bertako musikeagaz.
Egitaraua:
Garagarrilak 22, astelehena
- 12:00etan, umeentzako jolasak.
- 13:00etan, mezea.
- 14:00etan, luntxa.
- 15:00etan, bazkari autogestionatua bolalekuan eta gero, bingoa.
- 17:30ean, Pikante eta Bigote txapelketa.
- 19:00etan, La Jodedera taldearen kontzertua.
- 20:00etan, sardinak eta txokolatea.
- 22:00etan, Lotxo erromeria.
- Gero, txosnako musikea eguna argitu arte.