mendia

Walther Becerra eta Oihana Azkorbebeitia izan ziran Ubidestroi Trail-eko irabazleak

Asier Abrisketa 2024ko mai. 14a, 11:43

kronoak.eusHelmugara heldu zan lehenengo arratiarrak zazpigarren postua lortu eban, Unai Intxaurraga zeanuriztarrak hain zuzen be.

Maiatzaren 11n, Ubiden hasi eta amaitu zan Ubidestroi Trail 2024 mendi lasterketea, Etiketa Berdea ekimenaren parte dana. Ubidetik urten eta Harrikurutz, Oketa, Gorbeia, Aldamin, Arralde eta Eneabetik pasauta 28 kilometro egin ostean, Walther Becerra (02:34:55) eta Oihana Azkorbebeitia (03:20:09) izan ziran txapeldunak.

Gizonezkoen mailan, podiuma osotu eben bigarren eta hirugarren korrikalariak, hurrengoz hurrengo izan ziran Iñaki Olano (02:35:42) eta Paul Ormaetxea (02:38:25). Andrazkoen artean barriz, bigarrena Ainara Arkarazo (03:43:52) eta hirugarrena Maitane Arkarazo (03:48:03) izan ziran.

Etxekoen artean be egon ziran korrikalariak. Hurbilekoen artean, Unai Intxaurraga Pujana (02:54:48) zeanuriztarrak zazpigarren postua lortu eban, Lander Zubiaur (03:31:45) zeberioztarra eta Andoni Vidal (03:38:12) igorrezta izan ditu atzetik.

Ikusi sailkapen orkorra kronoak.eus webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!