mendia

Zapatuan egingo da Ubidestroi Trail mendi lasterketea

Erredakzinoa 2024ko mai. 10a, 10:02

28 kilometro eta 2.000 metroko desnibeldun lasterketearen ostean taloek, txosneak, elektrotxarangak eta erromeriak girotuko dabe Ubiden jaia.

Maiatzaren 11n, 09:00etan hasiko da Ubidestroi Trail mendi lasterketearen aurtengo edizinoa. Ubidetik urten eta punturik gorena Gorbeiako kurutzean daukan ibilbideak 28 kilometro ditu, eta 2.000 metroko desnibela. Lasterketa hau Etiketa Berdea ekimenaren barruan dago. Arrastian umeentzako lasterketea egongo da eta lasterketearen ostean jai giroa plazan. Taloek, txosneak, pastelek, Orkresta elektrotxarangeak eta erromeriak ipiniko dabe jai giroa Ubiden. Dorsalak lasterketa egunean bakarrik ez, barikuan be, hilak 10, arrastian batu ahal izango dira.

Hainbat mendi tontor zapalduko dabez lasterkariek ibilbidean: Harrikurutz (851 m), Oketa (1.018 m), Gorbeia (1.482 m), Aldamin (1.373 m), Arralde (945 m) eta Eneabe (782 m), hain zuzen be. Ibilbide osoa egiteko 6 ordu ditue gehienez partaideek.

Maiatzak 10, barikua
  • 19:00etatik 20:30era, dorsal banaketea.
Maiatzak 11, zapatua
  • 07:30etik 08:45era, dorsal banaketea.
  • 09:00etan, mendi lasterketearen hasikerea.
  • 12:00etan, puzgarriak.
  • 16:00etan, sari banaketea.
  • 16:00etatik 19:00etara, Orkresta elektrotxarangea.
  • 17:00etan, Ubidestroitxo umeen lasterketea.
  • 20:00etatik 23:00etara, erromeria.

Egun osoan zehar taloak, txosnea eta pastelak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!