Parke eolikoa egin gura daben mendietatik ibilaldia egingo da domekan

Bea Azpiri 2024ko mar. 22a, 10:17

Domekan 10:00etan, Ubidetik urtengo da ibilaldia, proiektu fasean dagoan Kastillo Parke Eolikoak okupauko dituen lurrak ikusteko.

Proiektuan dagoan “Kastillo” Parke Eolikoak Ubideko mendiei egingo deutsena erakusteko, txangoa prestatu dabe Ubiden aerosorgailuak eregi gura dabezan lekuetatik, Mekoleta eta Ubide arteko lursailetatik, pasetan dan ibilbideagaz. Hitzordua, domekan, hilak 24, 10:00etan, Ubideko plazan da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak zezeilaren 23an argitaratu ebanez, martxan dagoz  Kastillo Parke Eolikoa eregiteko administrazino izapideak. Zentral eolikoa Ubide, Legutio eta Otxandioko lurretan egongo litzateke eta bost aerosorgailu eta 22,5 MW-ko potentzia izango leukiez instalazinoak. 

Plauri Energy S.L.U. enpresea da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari baimena eskatu deutsana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!