garraioa

Ubideko hegoaldeko sarbidea zarratuta egongo da lanak amaitu arte

Bea Azpiri 2024ko ots. 27a, 10:00

Bitartean Bizkaia aldeko sarreratik sartu edo urten beharko da herrira eta Bizkaibusek bueltea emon ahal izateko, hainbat aparkaleku zarratuko dira.

N240 kaminoaren hegoaldeko Ubideko sarrera eta urtekerea, hau da Arabantzakoa, zarratuta dago zezeilaren 22tik eta holan segiduko dau obrak amaitu arte. Hori dala-ta, bitartean, iparraldeko sarreratik; hau da, Bizkaikotik, sartu edo urten behar da. Autobus geralekua be lekuz aldatu da.

Sarbide horretan segurtasuna hobetutea ubideztarren aspaldiko eskakizuna da. Izan be, stop-a bide erdian dago eta Ubidera sartzerakoan, kamioiak ondo-ondotik pasetan dira, alde bietatik, gidarien segurtasuna arriskuan ipiniz. Lanek, eurek be segurtasun arazoak sortzean ditue eta obrak egin bitartean, arriskua gitxitzeko neurriak aztertzen dabil Udala. Bitartean, Bizkaiko urtekeratik urteteko Saleroarino joan eta han bueltea emotea gomendatzen dau Udalak. Bizkaiko sarreran bide segurtasuneko elementuak instaletako errei bat zarratuta egon zan zezeilaren 26an.

Autobus geralekua

Autobus geralekua lekuz aldatu da, lanak egin bitartean. Bizkaitik sartuta lehenengo markesinan dago oin eta autobusak bueltea emon ahal izateko, Madalena auzoko 17 lekutan ezin da aparkatu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!