mendia

Martxan dago Ubidestroi Trail mendi-lasterketarako izen-emote kanpainea

Asier Abrisketa 2024ko urt. 5a, 10:38

Maiatzaren 11n izango da 28 kilometroko lasterketea eta izena, 300 dorsalak amaitu orduko edo maiatzaren 5era arte emon daiteke online.

Aurtengo Ubidestroi Trail mendi-lasterketea, hirugarren edizinoa, maiatzaren 11n jokatuko da. Ubidetik urten eta punturik gorena Gorbeiako kurutzean daukan ibilbideak 28 kilometro ditu, eta 2.000 metroko desnibela. Lasterketa hau Etiketa Berdea ekimenaren barruan dago eta gehienez, 300 korrikalari onartuko dira. Holan, izena maiatzaren 5era arte edo dorsalak amaitu arte emon ahal izango da kronoak.com webgunearen bitartez.

Ohikoa danez, maiatzaren 11n, mendi-lasterketea ez da izango egitarauaren alde bakarra. Egunean zehar, umeentzako Ubidestroitxo lasterketea antolatu da. Horrezaz gainera, txarangak eta jai giroa ez dira faltauko antolatzaileen esanetan. Igazko edizinoaren antzera, "sano arrakastatsua" izatea espero dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!