Aurrekontuok zemendiaren 15ean onartu ziran, aho batez, Ubideko Herri Kandidaturaren 5 zinegotzien botuakaz. Izan be, aurreko hauteskundeetan EAJk ez eban ordezkaririk lortu eta oposizinorik ez dauka udalean Ubideko Herri Kandidatureak. Guztira, 350.061 eurokoa da onartutako aurrekontua; 2023an baino 17.768 euro gehiagokoa.
Diru partidarik handiena azpiegitureak eroango dau. “Ez daukagu proiektu handirik baina buruan badaukagu energia berriztagarriak sustatzeko proiekturen bat” azaldu deutso begituri Zigor Iturrioz Ubideko alkateak.
Euskereari jagokonean, euskerea ikasteko dirulaguntzak manteniduten dira eta horretarako 600 euroko diru partidea dago. Umeen jaiotzagaitik be dirulaguntzak emoten dauz Ubidek, eta horretarako 1.800 euro dagoz 2024ko Udal kontuetan.