Urri bigarrenaren 21ean, zapatua, izango da Ubideko Azokea. Frontoian ipiniko dira postuak goiz osoan zehar, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte. Betiko lez, egindako erosketa guztiekaz zenbaki bat jasoko dabe erosleek eta amaiera, tokiko produktu-loteen otzara baten zozketea egingo da. Bederatzi nekazal produktuek postu eta artisauen postu bi bi egongo dira guztira. Beraz, erosketa eskaintza zabala egongo da: ahuntz, ardi eta idiazabal gaztaiak, ogia, briotxak, pastelak, patea, txorizoak, taloak, eskulanak eta zidarrezko bitxiak, besteak beste.