urtekerea

Oreinen marrualdia hurbiletik ezetuteko urtekerea dago zapatuan

Asier Abrisketa 2023ko urr. 5a, 11:15

Ubidetik, Oketa mendira izango da urtekerea orein arrak entzun eta ahal bada, ikusi ahal izateko. Izena aldez aurretik emon behar da.

Zapatuan, hilak 7, Gorbeiako Parke Naturalak antolatuteko urtekerea egongo da Ubidetik Oketara. Oin, oreinen marrualdi garaia da eta Parke Naturalean hainbat murriztapen dagoz, oreinei enbarazu ez egiteko helburuagaz. Holan, ikuskizun natural honetaz gozatuteko aukerea zabaldu dau Parke Naturalak, ibilbide gidatuen bitartez.

Oreinak iluntzean hasten dira marrumaka eta beraz iluntzean izango da urtekerea. Aldez aurretik, 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus webgunean emon daiteke izena eta orduan zehaztuko dabe antolatzaileek ordutegia. Behin mendian egonda, parte-hartzaileek orein arren marrumak entzuteko aukerea izango dabe eta zorte apur bategaz, oreinen bat ikusteko aukerea be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!