gazteria

Zapatuan ospatuko da Ubideko Gazte Eguna

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 27a, 12:24

Trikitilariak, bazkaria, bingoa, jokoak eta magia ikuskizuna egongo dira egunez; gauez ostera, kontzertua eta soinu sistema.

Ubideko gazteek antolatuta, garagarrilaren 19an ospatuko da Ubideko Gazte Eguna, egun osoko jaia. Eguerdian hasiko da jaia, 13:00etan urtengo dira Goiuri eta Irati trikitilariak herria girotuten eta 15:00etan, gazte bazkaria egingo da, "bazkari multikulturala". Bazkarirako txartelak, Batzokian zein Herriko Tabernan lortu daitekez.

Bazkalostean, 17:30era arte Bingoa jokatuko da eta gero, Herri Jokoak zein Mus Txapelketea egongo dira jokoan. Arrastiari amaierea emoteko, Antxon magoak magia trukuak egingo dira 20:00etatik aurrera. Gauez ostera, musikea izango da nagusi. 22:00etan Tokan 2 La Polla taldea, La Polla Records-en tributoa, igongo da oholtzara eta gero, Lokatz Hifi soinu sistemako Tuknus eta Papatraumak ipiniko dabe musikea goizaldera arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!