Zapatuan, hilak 22, Ubideko Madalenak ospatuko dira eguerdian hasi eta gauera arte; lepoko zapi eta biboteagaz joateko deia egin dabe antolatzaileek. Eguna janariaren eta musikearen inguruan egingo da batez be, baina badago gehiago. Holan, eguerdian mezea batetik eta umeentzako jolasak bestetik egongo dira. 20:00etan ostera, erakustaldi berezia egongo da. Carlos Ruiz de Aretxabaletak atxurragaz kotxe bat erdibituko dau.
Egitaraua:
- 12:00etan, umeentzako jolasak.
- Mezea eta barauskarria.
- 14:30ean, Tortilla Txapelketa.
- 15:00etan, bazkaria Bolalekuan.
- 18:00etan, Pikante Txapelketa.
- 19:00etan, sardinak eta txokolatea.
- 20:00etan, erakustaldia: Carlos Ruiz de Aretxabaletak atxurragaz kotxe bat erdibituten.
- 20:30ean, King King Blues.
- 23:00etan, Lotxo erromeria.