jaiak

Plazan arbola altxau eta sanjuanak ospatuko ditue Ubiden

Bea Azpiri 2023ko eka. 21a, 11:55

San Juan bezperan hasi eta domekara arte egondo da jai giroa Ubiden; musikea, kuadrillen olinpiadak, pelota partiduak eta puzgarriak izango dira nagusi.

Barikuan, San Juan bezperan, joango dira herritarrak basora arbol bila, gero plazan altxatzeko. Gauean, sua 23:00etan biztuko dabe eta inguruan batuko dira herritarrak, suaz eta musikeaz gozatuteko. Hurrengo egunetan, herri kirolak, herri afaria, kuadrillen “olinpiadak”, pelota partiduak, erromeria, kontzertua, puzgarriak... ondo pasetako ekintza ugari prestatu ditue Ubiden.

Egitaraua:

Bagilak 23, barikua

17:00etan, arbolearen bila.

19:00etan, arbolea altxau.

19:30ean, Goxo txarangea.

23:00etan, sua.

23:30ean, dj Bad Sound Sister.

Bagilak 24, zapatua

12:00etan, herri-kirolak Oketa taldearen eskutik.

13:00etan, kopaua trikitilariakaz.

18:00etan, Ubideko olinpiadak.

21:30ean, herri afaria mozorrotuta.

23:30ean, Trikiziogaz erromeria.

Bagilak 25, domekea

10:00etan, puzgarriak.

17:00etan, pelota partiduak. Ados Pilotak antolatutako San Fermin torneoa: Aldaregia eta R. Larramendi vs R. Infante-Mendiburu.

Garfek antolatutako torneoa: Uribe eta Merino II. vs Artea II. eta Ladis Galarza.

19:30ean, herriko ume eta gazteen jantza ikuskizuna.

20:00etan, parrilladea.

20:30ean, kontzertua: Garua.

22:00etan, atzen traka. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!