Zapatuan Ubide 1936-1945 liburua aurkeztuko dabe

Bea Azpiri 2023ko eka. 9a, 11:02

Patxi Juaristi ikertzaile eta idazleak idatzitako Ubide 1936-1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburua aurkeztuko dabe egileak berak eta Aranzadiko Javier Burcesek, zapatuan, hilak 10, 18:30ean, Ubideko Herriko Tabernan. Ondoren, kopaua egongo da.

Gerra Zibila eta lehen frankismoaren Ubideko memoria historikoa jasoten da liburuan. 1936 urtean gerrea hasi zanean, Ubide Errepublikearen aldeko zatian geratu zan eta Bizkaiko hegoaldeko muga izan zan ejerzito frankistearen aurrean. Errepublikanoen aldeko frontea izan zan 1937ra arte eta errepresino handia sufridu eban gero.

Ubide memorian egitasmoa Ubideko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak abiatu eben 2020an eta ikerketa hau, alkarlan horreri esker egin da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!