MENDIA

Walter Becerra eta Oihana Kortazar izan dira Ubidestroi Traileko txapeldunak

Asier Abrisketa 2023ko mai. 30a, 10:57
Argazkia: Ubidestroi Trail

Arratiar ugarik hartu eben parte 185 korrikalari batu ziran lasterketan; Jon Aingeru Artetxek eta Unai Intxaurragak postu onak lortu ebezan eta Markel Iragorri izan zan gazteen artean arinena.

Zapatuan egin zan Ubidestroi Trail mendi lasterketea eta honen inguruko jaia Ubiden. Goizean goizetik, 185 korrikalari batu ziran urtekeran eta eguraldiak lagunduta urten ziran 28 kilometro, 2.000 metroko desnibela eta sei tontor, Gorbeia tartean, kurutzatuten dauzan lasterketara. Antolatzaileek esan dabenez, "egun ikusgarria" izan zan. Ubidestroitxo umeentzako lasterketan 80 bat umek hartu eben parte eta elektrotxarangeak arrastiz, Altxa Porru erromeriak iluntzean, girotu eben Ubide: "Itzelezko giroa, eskerrik asko bihotzez babesle eta bolondres guztiei".

Lasterketa nagusira bueltan, 28 kilometroak egin ebezan lehen gizonak Walter Becerra Perez (02:30:58), Raul Criado Sanchez (02:37:44) eta Asier Larruzea Fernandez (02:40:09) izan ziran. Andrazkoak barriz, Oihana Kortazar Aranzeta (02:54:14), Sonia Lopez Bañuelos (03:24:18) eta Andikona Albizuri Falcon (03:29:49).

Arratiarrak Ubidestroi Trail-en

Arratiar ugari igon ziran Ubidera lasterketan parte hartzean eta batzuk, lortu eben sailkapenean goian egotea. Holan, lehen arratiarrak Oihana Kortazarren ostetik sartu ziran biak batera, zortzigarren eta bederatzigarren postuan, Jon Aingeru Artetxe Pujana eta Unai Intxaurraga Pujana zeanuriztarrak.

Horrezaz gain, helmugara heltzean zan lehen gaztearentzako be baegoan saria eta hau, Markel Iragorri Alberdi igorreztarrak irabazi eban; hogeta hamahirugarren postuan sartu zan 03:18:48ko denporeagaz. Gainera, atzen arratiarrarentzako saria be ipini eben antolatzaileek. Hau Pedro Mari Lejarza zeanuriztarrak eroan eban, lasterketea egiteko bost ordu eta hogei minutu behar izan ebazalako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!