MENDIA

Zapatuan jokatuko da Ubidestroi Trail Ubideko mendi lasterketea

Bea Azpiri 2023ko mai. 24a, 10:27
Pasau dan urteko lasterketearen urtekerea // Ubidestroi Trail

Zapatuan, hilak 27an jokatuko da Ubiden, Ubidestroi Trail, 2.000 metro desnibeldun eta 28 km-ko mendi lasterketearen bigarren edizinoa. Partaideek sei mendi tontor zapalduko dabez.

Ibilbideko punturik altuena, Gorbeiako tontorra da (1.482 m), baina beste bost tontorretatik -Harrikurutz (851 m), Oketa (1.018 m), Aldamin (1.373 m), Arralde (945 m) eta Eneabe (782 m)-pasetan da. Lasterketak, naturagaz eta kirolariakaz konpromiso etikoa suposatzen dauan Etiketa Berdea dauka.

Bigarren edizino honetan, barrikuntza moduan, Ubidestroitxo, umeentzako lasterketea be prestatu dabe. Arrastiko17:00etan izango da, Ubideko plazatik hasita, 1,5 km-ko ibilbidea daukana. Gehienez 100 umek hartu daikie parte. Parte hartzeako, 16:30ak arte emon daiteke izena txosnan eta guraso edo tutorearen baimena behar da.

Lasterketa egunean arrastian, Orkresta Elektrotxarangeak eta Altxa Porru taldearen erromeriak ipiniko dabe jai giroa herrian.

Egitaraua

Maiatzak 26, barikua
  • 18:00etatik 19:00etara, dorsal banaketea.
  • 19:00etatik 19:30era, briefing-a.
  • 19:30etik 20:30era, Itziar Zabalaren gaineko Amagana filma.
Maiatzak 27, zapatua
  • 07:30etik 08:45era, dorsal banaketea.
  • 09:00etan, lasterketearen hasikerea.
  • 12:00etan, puzgarriak.
  • 15:00etan, sari banaketea.
  • 16:00etatik, 19:00etara, Orkresta Elektrotxaranga.
  • 17:00etan, Ubidestroitxo umeen lasterketea.
  • 20:00etatik 23:00etara, erromeria Altxa Porru taldeagaz. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!