Arrastiko 17:00etan zabalduko da Ubier Garagardo Azoka Ubiden. Bertan, Araban eta Gipuzkoan egindako garagardao artisauak dastatu ahal izango dira: Elgetako Baobeer, Gasteizko Garagart eta Arabako Lautadako Býra, hain zuzen be.
Horrezaz gainera, jatekoa, lehiaketea, zezen mekanikoa eta kontzertuak egongo dira. Jatekoa, Zornotzako Kemekomo? food truck-ak eskainiko dau arrasti osoan. Lehiaketea, 17:30ean izango da, garagardao pinta bat nok edan lehenago. 18:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira. Bost taldek joko dabe arrastitik hasita gauera arte: Eskupitajo, Negra Cucaracha Terrorfolk, Penny Fleck eta Dube taldeek, hain zuzen, eta hamabi eta erdietatik aurrera AK pintxadiskos dj-a egongo da gaua girotzen.