artea

Sarats proiektua egingo da Ubiden

Asier Abrisketa 2023ko ots. 24a, 11:00

Otarregintza garaikide eta parte-hartzailea egiten dauan Garaion alkarteagaz egingo da eta zapatuan izango da lehen tailerra.

Ubiden Garaion Naturartea alkarteko kideak egongo dira zezeilaren 25ean, zume proiektuari hasikerea emoteko. Ortazarreko eraikinean 17:30ean batu eta ordu bi egongo dira parte-hartzaileak otarregintza garaikidea egiten. Lurrean sarats edo zumeak sartu eta honeei formea emongo deutsee, arkuak eta bestelako eraikuntza artistikoak sortzeako. Merendolea be egingo dabe amaitzerakoan, horretarako bakotxak eroan beharko dau jatekoa.

Garaion Naturartea alkarteak Natura, Sorkuntza eta Ondare Soziala lan ildoak 2008tik aurrera lantzen daroaz. Jendartearen parte-hartzea natura eta artearen bidez lantzean dau. Otarregintza garaikide eta parte-hartzailea Euskal Herrian zabaltzeko lanetan dabiz eta urte birik behin Otarregintza garaikideko nazinoarte mailako topaketea antolatzen dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!