Mendia

Astelehenean zabalduko da Ubidestroi Trailen izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2023ko urt. 13a, 11:27

Maiatzaren 27an korriduko da mendi-lasterketearen bigarren edizinoa, "Ubiden mundu bat daukazue zain" lelopean.

Ubidestroi Trail mendi-lasterketako antolatzaileak hasi dira maiatzaren 27an jokatuko dan bigarren edizinoa antolatuten korrikalariak be, laster hasi beharko dira berotuten. Izan be, urtailaren 16tik aurrera emon ahalko da izena, kronoak.com webgunean. Maiatzaren 22ra arte, edo 300 dorsalak amaitu arte, egongo da zabalik izen-emote kanpainea.

Igazko lehenengo edizinoa sano arrakastatsua izan zan arren, bigarren honetan, hobetuteko aldaketatxo batzuk egin dabez antolatzaileek. Holan, urrietan izan beharrean, maiatzera pasau da. Urrietan "Gorbeian egongo dan proba kopurua ikusita", "jasangarritasunaren aldeko konpromisoagaitik" hartu dabe antolatzaileek ebatzia.

Ibilbidean be egin dira hainbat aldaketa. Beraz, lasterketea gogorragoa izango da aurtengoan: 27 kilometro eta 1.700 metroko desnibela eukazan igaz lasterketeak eta 28 kilometro eta 2.000 metroko desnibela daukaz aurten. Atzenik, umeentzako "Ubidestroitxo" bat egiteko asmoa be agertu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!