Mendia

Euskal Mendizale Federazinoak segurtasunari buruzko jardunaldia antolatu dau Ubiden

Asier Abrisketa 2022ko aza. 23a, 11:28
Nafarroakoa Suhiltzaileen Erreskate Tekniko taldea//@bomberos_na

Mendi klubetako kideentzako dago prestatuta zapatuko saioa eta izena emoteko epea, bariku eguerdian amaituko da.

Euskal Mendizale Federazinoko segurtasun batzordeak eta Dersuk antolatuta, hilaren 26an Lehenengo Mendiko Segurtasun Jardunaldia egingo da Ubiden. Mendi klubetako jardueren arduradunentzako zein klubetako kideentzako dago pentsauta formakuntza saioa. Izena emoteko aukerea hilaren 25ean, eguerdiko 12:00etan zarratuko da eta hurrengo egunean, zapatua, Olaldeko aterpean batuko dira parte-hartzaileak.

Ikastaro honen helburuak dira mendian ebatzi egokiak hartu eta planak egiten laguntzeko dagozan tresna eta teknologia guztien barri izatea eta mendian istripurik gertatu ezkero, protokolo garrantzitsuenak ezetu eta praktikan ipintea. Saioan, profesinoalen laguntzea izango dabe parte-hartzaileek; EMF eta IMMEDko Aholkularitza Medikukoak eta erreskate espezialistako ertzainak berbarako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!