azokea

Ubiden merkadua egongo da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 20a, 17:53

Ekoizle eta artisauen hamabi postu egongo dira herriko frontoian, 10:00etatik 14:00etara.

Urri lehenengoaren 22an, Ubideko merkadua egingo da goizez frontoian, 10:00etatik aurrera. Hamabi postu egongo dira guztira eta danerik salduko da: txorizoak, ardi gaztaia, gildak, piparrak, barazkiak, patea, garagardaoa, oilo hanburgesak, ogia, pastelak, zidarrezko bitxiak, boltsak, buffak eta bestelango hornigarriak. Betiko lez, erosketa bakotxagaz produktu-loteen zozketan parte hartzeako aukerea egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!