Mendia

Hassan Aitchaouk eta Oihana Azkorbebeitiak jantzi dabez txapelak Ubiden

Asier Abrisketa 2022ko ira. 12a, 12:00

Zapatuan jokatu da Ubidestroi Trail lasterketearen lehenengo edizinoa eta 126 korrikalarik amaitu eben ibilbidea denporaz.

Urri lehenengoaren 10ean jokatu da Ubiden Ubidestroi Trail mendi lasterketea. 27 kilometroko bidea eta 1.700 metroko desnibela gainditu behar izan dabez parte hartu daben korrikalari guztiek, Oketa, Gorbeia, Bastelarra eta Eneabetik pasauta, gehienez be, sei ordutan. Hainbat arratiar be egon ziran Ubiden galapan, eta lehenengo hirurak izan ziran zeanuriztarrak: Unai Intxaurraga, Jon Aingeru Artetxe eta Jon Intxaurbe.

Sailkapen orokorrean, arinena izan zan Hassan Aitchaou villabonarra; ordu bi, hogeta sei minutu eta hiru segundotan heldu zan helmugara. Ostetik izan ebazan Jokin Lizeaga eta Hodei Samaniego. Andrazkoen artean barriz, azkarrena Oihane Azkorbebeitia abadiñotarra izan zan; ordu bi, berrogeta hamazazpi minutu eta hogetasei segundoko denporeagaz. Andrazkoen podiuma, Uxoa Irigoien eta Andikona Albizurik osotu eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!