ESKUPELOTEA

Ados andrazkoen pelota alkarteak erakustaldia egingo dau Ubiden

Asier Abrisketa 2022ko ira. 1a, 10:41
argazkia: Ados Pilota

Zapatuan, 18:30ean hasiko da gazteen partidua eta gero lehiatuko dira Ruiz de Infante-Orbegozo eta Aldaregia-Mujika bikoteak.

Ados andrazkoen pelota alkarteak eta Udalak antolatuta, eskupelota erakustaldia egongo da urri lehenengoaren 3an Ubideko frontoian. Hasteko, 18:30ean gazteen partidu bat egongo da eta hau amaitzerakoan urtengo dira Adoseko jokalariak, binaka. Ainhoa Ruiz de Infantek Oihana Orbegozogaz jokatuko dau eta Andrea Aldaregiak barriz, Maite Mujikagaz.

Ados alkarteko pelotariak udako Plazaz Plaza torneoaren bigarren edizinoa jokatuten dabiz baina Ubideko partidua ez da txapelketearen parte izango. Torneoko ligaxka fasea hilaren 11n jokatuko da eta orduan ebatziko da nortzuk jokatuko dabezan Oñati eta Dulantziko finalerdiak. Gero, hilaren 24an jokatuko da finala Etxaurin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!