jaiak

Barikuan ospatuko ditue madalenak Ubiden

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 19a, 10:14
Deabru Beltzak.

Eguerdian hasi eta gauera arte, jana eta Tortilla Txapelketea, jolasak, mariatxiak, erromeria eta kale ikuskizunak egongo dira.

Garagarrilaren 22a da Maria Madalena eguna eta beraz, ospakizun eguna Ubiden. Holan, barikurako ekintza ugari antolatu dabez musika, janari eta jolasen inguruan antolatuta. Hasteko, luntxa egingo dabe ubideztarrek eguerdian, 13:00etan. Gero be, janagaz jarraituko dabe, 14:30ean izango da-ta, Tortilla Txapelketea.

Arrastiko lehenengo ekintzea 16:00etan izango da, Bingora jolastu eta umeentzako, 17:00etan egongo dira jolas bereziak. 19:00etan jolasak itxi eta sardinak eta txokoate apur bat zerbitzau ostean hasiko da kantau eta jantzateko momentua, Los Gavilanes mariatxien erritmoan.

21:00etan barriz, Bibote Txapelketea egingo dabe jantzan hasi aurretik. Izan be, 21:30ean hasiko dira Modesto erromeriakoak iluntzea girotzen. Baina segidu aurretik, geldiadi bat egingo dabe 23:00etan, Deabru Beltzak konpainiaren Su danborrak ikuskizuna egongo da-ta herriko kaleetatik. Amaitu ostean bueltauko da Modesto taldea oholtzara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!