Mendia

Ubidestroi Trailerako izena emoteko epea luzatu dabe antolatzaileek

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 14a, 11:09
argazkia: unsplash.com

Urri lehenengoaren 2ra arte emon daiteke izena www.kronoak.com webgunean, lasterketea urri lehenengoaren 10ean jokatuko da.

Askoz jota, 300 dorsal banatuko ditue Ubidestroi Trail mendi-lasterketa jaiobarriaren lehenengo edizinoarako. Momentuz, 120 banatu ditue eta urri lehenengoaren 2ra arte egongo da zabalik izen-emotea www.kronoak.com webgunean. 27,5 kilometro eta 1.700 metroko desnibeleko ibilbidean jokatuko da lasterketea urri lehenengoaren 10ean; Oketa, Gorbeia, Bastelarra eta Eneabe tontorretatik pasauko dira korrikalariak.

"Gurean ondo etorriak izango dira munduko txapeldunak eta helmugara justu helduko diran korrikalariak. Guztientzako lekua dago Ubidestroin"

Lasterketeagaz batera, bestelako ekintzak antolatuko ebezala iragarri eben antolatzaileek Ubidestroiren barri emon ebenean eta gitxika-gitxika, badoaz egitaraua prestatzen. Momentuz, lasterketa aurreko egunean, barikua, aurkezpena egin ostean hainbat korrikalari batuko ditue mahai-inguruan: Oihana Azkorbebeitia, Jokin Lizeaga, Andoni Ormazabal eta Lide Gorostiola. Lasterketa egunean be umeentzako puzgarriak eta erromeria egongo dirala aurreratu dabe BEGITUn.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!