jaiak

Arbolea plazan altxauta hasiko dira jaiak Ubiden

Asier Abrisketa 2022ko eka. 22a, 11:48

San Juan bezperan hasi eta domekan amaituko dira jaiak. Musikea, antzerkiak, herri kirolak eta herri afaria izango dabez bost egunez.

Tradizinoari eutsiz, bagilaren 23an arbolea batu eta Ubideko plazan altxauko dabe herritarrek jaiei hasikerea emoteko. Gero, San Juan bezperako sua be izetuko da jaietako lehen egunean, hurrengo egunetarako egitarauari hasikerea emon aurretik. Bagilaren 26ra arte iraungo dau jai giroak txaranga, erromeria, DJ eta musika taldeen eskutik. Tartean jana, azkora desafioa, playbacka, antzerkiak eta umeentzako jolasak be egongo dira besteak beste.

Egitaraua:

Bagilak 23, eguena
  • 17:00, arbolearen bila
  • 19:00, arbolea altxau
  • 22:00, San Juan sua
Bagilak 24, barikua
  • 13:00, kopaua
  • 18:00, azkora desafioa: Luis Polanco eta Asier Armentia
  • 19:00, Sutan txarangea
  • 21:00, playback-a
  • 23:00, Feos Pero Majos taldearen kontzertua
Bagilak 25, zapatua
  • 12:30, Kalean otso, etxean uso umeentzako ikuskizuna
  • 18:00, Legea gu gara antzerkia
  • 21:30, herri afaria mozorrotuta
  • 23:30, Zirkinik Bez erromeria eta DJ Pinttatzen
Bagilak 26, domekea
  • 10:00, puzgarriak
  • 13:00, bits jaia
  • 18:00, pelota partidua. Imanol Agirre eta Jon Uriarte vs. Jagoba Bengoa eta Ander Sevilla
  • 20:00, Ilargiak talde akustikoa
  • 20:30, parrilladea
  • 22:00, atzen traka

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!