Maiatzaren 20an zabaldu zan Ubidestroi lasterketarako izen emotea. Guztira, 300 dorsal banatuko dira, askoz jota, garagarrilaren 20ra arte www.kronoak.com webgunean. Ubideztarrek antolatutako lasterketea urri lehenengoaren 10ean izango da. Honegaz batera berbaldiak, umeentzako jolasak, kontzertuak, taloak eta abar be egongo dira Ubidestroi jardunaldian.
"Gurean ondo etorriak izango dira munduko txapeldunak eta helmugara justu helduko diran korrikalariak. Guztientzako lekua dago Ubidestroin"
27 kilometroko ibilbidea Ubiden hasi eta amaituko da. Bidean Oketa, Gorbeia, Saldropo, Bastelarra eta Eneabetik pasauko dira korrikalariak. "Proiektu handien garai honetan jasangarritasuna ardatz daukan lasterketa txiki herrikoia. Herritik eta herriarentzat sortua. Animau zaiteze bertan parte hartzean!", dinoe antolakuntzakoek.