Zapatuan ospatuko da Ubiden Ubier Garagardo Azokearen bigarren edizinoa. Garagardao artisauak eta zuzeneko musikea izango dira aurten be protagonista handiak, 12:00etan hasi eta gauera arte. Horrezaz gain, talo eta bokadilloak jateko aukerea be egongo da, horretarako ipinitako txosnan.
Aurten azokan parte hartuko daben garagardao ekoizleak Arabako Garagart eta Byra eta Gipuzkoako Baobeer izango dira. Musikearen aldetik, lau emonaldi egongo dira. Hasteko, 13:00etan, Txalainak bikote akustiko bilbotarrak eskainiko dau kontzertua. Hurrengo kontzertua 19:00etan hasiko da, Matt Horan country abeslariak kantauko dau plazan. Gero, The Longboards surf-rock talde barakaldotarraren txandea izango da. Amaituteko, AK Pintxadiskos dj-a izango da jardunaldia zarratuteko arduraduna.
Zozketea herrikoan
Repsol Eguzki saria irabazi barri dauan herriko tabernan persona birentzako afaria zozketauko dau Ubierrek. Gaur da parte hartzeako atzen eguna. Horretarako, Instagramen @ubier_gargardo_azoka kontua jarraitu, publikazino bateri "atsegin dut" emon eta hiru lagun aitatu behar dira.