Korrika 2022

Aprilaren 6an pasauko da Korrika Ubidetik Bediarako bidean

Asier Abrisketa 2022ko urt. 19a, 11:37

Amurrion martiaren 31n hasi eta aprilaren 10ean helduko da Donostiara euskerearen aldeko ekimena.

Eguerdian, Manurgatik pasau ostean helduko dira furgoneta eta korrikalariak Ubidera. Bertatik, Barazar bajatu eta bailarako herrietatik pasauko da Korrika, Bediatik 16:15ean urteteko.

Gaur egin dau publiko AEKk aurtengo Korrikan lekukoak egingo dauan ibilbidea, "Hitzekin" lemapean. Berbek hizkuntzea eta ekintzek herria egiten dabelakoan zabaldu dau AEKk parte-hartzeako deia. 22. edizinoa izango da aurtengoa, 1980. urtean Oñatitik Bilborako Korrikea ospatu zanetik.

Korrikaren laguntzaile izateko aukerea be zabaldu dau AEKk. Hamabi euro ordainduta Korrikaren parte izan daiteke, eta abantaila ugari lortu: sarien zozketetan parte hartu, ekimenetan lehentasun eta deskontuak, deskontuak ikastaro eta Aizu! aldizkarian eta azkenik, Korrika laguntzaileentzako aldizkaria jaso. Lortutako dirua gau-eskola eta euskaltegietara bideratuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!