'Irati' erabiltzaileak irabazi dau Ubideko Egunean Behin Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko urt. 7a, 16:41

Txapeldunaren sariagaz batera, beste bi saridun be ezetuko dira zapatuan 17:30ean plazan.

31 personek hartu dabe parte Egunean Behin jokoaren Ubideko lehiaketan. Zortzigarren denporaldi honetan, puntu gehien lortu dauzan ubidarra Irati da, 2.527,83 puntu lortuta. MOONEKIren lamina bat jasoko dau sari lez.

Sari banaketea Ubideko plazan ospatuko da bihar, hilak 8, 17:30ean. Hiru sari emongo dira guztira. Izan be, "irabazle "sorpresa" bat be badago, Lavandularen produktu sorta bat jasoko dauana. Beste alde batetik, jokalarien artean ATIC181ren diru-zorro bat zozketatuko da.

Egunean behin

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egun bakotxean partida bakarra jokatzeko aukerea emoten dau online jokoak. Hamar galdera erantzun behar dira egunero, arineketan gainera, horrek emoten dauzalako puntuak. Holan, Euskal Herriko klasifikazinoan aurrera egitea da helburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!