osasuna

Ubidek lehenengo desfibriladore publikoa instalau dau udaletxean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 11a, 10:51
Ubideko desfibriladorea.

Urri lehenengoan formazino saioa egin ostean, arkupeetan ipini dabe herriko lehen desfibrilatze makinea.

Desfibriladorea bihotz taupadak kontau eta deskarga elektrikoen bidez honeek normaltasunera bueltatzeko erabilten dan aparatua da. Ohikoa da makina honeek eraikin publiko eta jentea batzeako lekuetan, kirolgune edo aretoetan egotea ezbeharrei arintasunagaz erantzuteko.

Ubiden hau da desfibriladore publiko bakarra, eta Iñaki Beobide alkateak adierazo dau momentuz ez dirala gehiago instalauko. Arkupeetan hau ipini aurretik, formazino klase bat egin zan herrian. Halanda be, makineak berak kontetan dau pausoz pauso partxeak zelan ipini, eskuzko erreanimazinoa zelan egin eta deskarga elektrikoak noz emon.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!