merkadua

Udagoieneko produktuen azokea egongo da zapatuan Ubiden

Asier Abrisketa 2021ko aza. 4a, 11:39

Zemendiaren 6an, 10:00etatik 14:00etara ospatuko da merkadua. Bertan inguruko baserrien sasoiko produktuak egongo dira salgai.

"Herri bat, merkadu bat" lelopean, Gorbeialde, Gorbeia, Bizkaiko Foru Aldundi eta Ubideko Udalaren babesagaz prestatu da zemendiko merkadua.

Elikagaiak saltzean, dozena bat postu egongo dira zapatuan, baita talogile bat be. Jai giroa manteniduteko trikitixearen musikeak lagunduko dau goizeko azokea. "Herri bat, merkadu bat", tokiko merkatarien beste azoketan legez, Ubiden be egindako erosketa guztiekaz tokiko produktuen loteen zozketan parte hartzeako eskubidea eukiko dabe erosleek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!